2009/06/25

Berrobiko eskola txikien festa 2009


Urtero bezala aurten ere Gipuzkoako eskola txikien festa ospatu da. Aurtengoa Berrobiko eskola txikiak antolatu du. Zubietako ume eta gurasook ezin ba hutsik egin halako ospakizunera eta bertan egon ginen egun pasa bikaina igaroz. Bero itogarria izan zen ia egun guztian bainan bazkalorduko sagardo, ardo, patxaran eta freskagarriek erraz gainditu zuten eguraldi beroa. Umeak izan ziren protagonista egun osoan zehar. Goizean jolasetan eta arratsean "Pirritx eta Porrotx"-en aktuazioan ederki izan ziren gure umeak. Erdi blaiturik, bai kanpotik eta baita barrutik ere, agur esan genion Berrobiri eta Zubietara abiatu ginen hurrengo urtean Altzora joateko gonbidapena besapean harturik.